Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zizare

iz. Eraztun modukoez osaturiko gorputza duen har luzea. || zizare-belar. Belar landarea, zurtoin bigunak eta usain leuneko loreak dituena, heste zizareen aurkako egoskinak egiteko erabiltzen dena (Artemisia abrotanum). || zizare-nagusi. Ipar. Gizakiaren eta zenbait abereren hesteetan bizkarroi bizi den zizarea (Taenia solium).  v  Hesteetako zizare handia (Ascaris lumbricoides). Askaridoen familiako animalia ornogabe bizkarroia, arra 12-17 cm luze eta emea 25 cm inguru luze dena. Itxuraz lurreko zizarearen antzekoa izaten da, hura baino meheagoa; kolorez, berriz, zurixka da. Arrautzez ugaltzen da; zizare eme batek 30.000.000 arrautza errun ditzake 6-10 hilabetetan. Gizonaren hesteetan bizkarroi gisa bizi izaten da. Lurralde bero eta hezeetan, eta garbitasunik ez denetan izaten da gehiena.  v  Hesteetako zizare txikia (Enterobius vermicularis edo Oxyuris vermicularis). Oxiuridoen ordenako har bizkarroia, haurren hesteetan bizi izaten dena. ik. oxiuro.