Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziza-zuri

iz. Bot. Trikolomatazeoen familiako perretxiko mota zuria, udaberrian belardietan hazten dena (Tricholoma georgii edo Calocybe gambosa). Txapela zuri mamitsua eta konkortua izaten du, 15 cm inguru zabal egin daitekeena. Txapelaren azpiko xaflak zuriak edo krema kolorekoak eta estu eratuak ditu. Oin sendoa izaten du, eta urrin berezia.