Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziza-hori

iz. Bot. Basidiomizetoen klaseko perretxiko urrintsua, azal horia eta mami zuria dituena (Cantharellus cibarius). Urri ziza eta beste izenez ere ezagutzen da. Arrautza kolorekoa izaten da. Txapela sortu berrian biribila eta umotzean gingilduna izaten du. Txapelaren azpia kono itxurakoa eta xafladuna du. Xafla horiek oinean behera luzatuak izaten ditu. Lurralde epeletan hazten da, uztailean, zuhaitz hosto-zabalen azpian batez ere. Oso ahogozo oneko perretxikoa da.