Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zistazeo

izond. Bot. Biolalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Zistazeo mota gehienak zuhaitzak edo zuhaixkak dira. Mota gehienek hosto bakunak, estipuladunak eta elkarren aurka antolatuak dituzte; loreak, berriz, bost hostokoak, sexu bikoak eta banaka edo adar-puntetan sortaka antolatuak dituzte; fruitua kusku itxurakoa eta 5-10 ziskukoa dute. Europan, ipar muturreko lurraldeetan izan ezik, Asiako mendebalean, Afrikako iparraldean, Ipar eta Erdialdeko Amerikan eta Argentinan hazten dira. Txara da zistazeo motarik ezagunena.