Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zirimola

iz. Ipar. Zurrunbiloa, haizezkoa bereziki.  v  Fis. Jariakinen jario ez-erregularra, magnitude eta norabide aldakorrekoa, zurrunbiloak sorrarazten dituena da zirimola. Zirimoletan jariakina osatzen duten molekulak geruza batetik bestera era nahasian igarotzen dira eta ez diote jariakinaren gainaldeari paraleloan jarraitzen; hala, mugimendu nahasia sortzen da. Jariakin gehienetan sortu ohi dira zirimolak (laban, haize eta ur-lasterretan, odolean, etab.), isurkarietan tenperatura igo eta isurkariaren likatasun maila jaisten denean, isurkaria higitzen den bidearen sakontasuna edo gainaldearen marruskadura indarra aldatzean, korrontearen lastertasuna aldatzean etab; gasetan tenperatura aldaketen ondorioz sortzen dira.