Zirilo, santua
(«Filosofoa» deitua). Eslaviarren apostolua (Salonika, 827 - Erroma, 869). Konstantino izena jarri zioten bataioan. Fozioren ikasle izan zen Konstantinoplan. Apaiz egin ondoren, khazaroen artean isilmandatu bat egitera bidali zuten, eta haien khana kristautu zuen. Apezpiku egin zutenean hartu zuen Zirilo izena. Handik aurrera, Dalmaziako, Hungariako eta Poloniako eslaviarrak kristautzeari ekin zion, bere anaia Metodiorekin batera. Alfabeto glagolitikoa sortu zuen, eta Biblia eta liturgia liburu greziarrak itzuli zituen eslavierara. Ratisbonako apezpikuak salatu egin zuen Erromako Aita Santuaren aurrean, eta bertara joan beharra izan zuen. Adriano II.a Aita Santuak San Ziriloren alde eman zuen epaia. v Erromako elizak urtarrilaren 14an ospatzen du San Zirilo eta San Metodioren jaia; eliza ortodoxoak, berriz, ekainaren 6an.