Zirilo Alexandriakoa, santua
Alexandriako aitagoien eta Elizako doktorea (Alexandria, 376. urte inguruan - Alexandria, 444). Haren osaba Teofiloren ondorengo izendatu zuten Alexandriako aitagoien kargurako (412). Fede ortodoxoaren aldeko suharra izan zen. 431n, Nestorioren heresia kondenatzearen alde agertu zen Efesoko kontzilioan. Alexandriako Zirilo santuaren dotrina idatzia Jesu Kristoren gorputz hartzeari (gizon egiteari) buruzkoa izan zen. v Jaieguna, urtarrilaren 27a.
- zirikatze
- ziriketa
- ziriko
- zirikon
- ziriku
- Zirilo Alexandriakoa, santua
- Zirilo Jerusalemgoa, santua
- Zirilo, santua
- zirimiri
- zirimola
- zirimolaka