Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zirenetar

iz. eta izlag. Fil. Zireneko Aristipok sortutako greziar filosofia eskolako kideez esaten da. Eskola honen irakaspenak hedonismoaren filosofiaren barnean sartzen dira, alegia, atsegina bilatzea dute helburu nagusia. Hezkuntza eta adimena lantzea garrantzikoak ziren zirenetarrentzat, atsegin egokira gidatzen baitute gizona, hau da, gozamen gehien eta oinaze gutxien dakarren desioaren gauzatzera. Aldi berean, zirenetarrak atsegina menderatzearen aldeko ziren, haren morroi ez izateko. Azken zirenetarren dotrinak Epikurok beretu zituen gero, eta bere etikan erabili zituen.