Zinnemann, Fred
Estatu Batuetako zinema zuzendaria, jatorriz austriarra (Viena, 1907 - Londres, 1997). Parisen hasi zen zinema lanetan. Estatu Batuetara joan zenean, dokumentalak eta film laburrak egiten hasi zen; film labur batek, That Mothers Might Live, Oscar saria jaso zuen (1938). Ospea, ordea, film luze batek eman zion, High Noon (1952), Grace Kelly eta Gary Cooper antzezleekin. Geroztik egin zituen filmetan, aurrekoaren maila lortu ez bazuen ere, aipagarriak dira From Here to Eternity (1953; zazpi Oscar jaso zituen), A Man for All Seasons (1966), Julia (1977).