Zinkunegi Arruti, Jose
Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Errezil, 1886 - Zarautz, 1964). Valladoliden egin zituen medikuntza ikasketak, eta Zarautzen jarri zen mediku. Balmesen El Criterio (Irizpidea) eta Campionen Erraondo’ko azken atabalaria, Popatxu, Yan Pier Bidart eta Pedro Mari idazlanak euskaratu zituen. 1957. urtean Zigor operaren libretoa saritu zioten. Euskaltzain urgazlea izan zen. Euskal Esnalea, Euzko Gogoa eta Euzko Deya agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Zinkunegirenak dira, halaber, Eusko Abenda. Bere sendotasun len, orain eta gero (1920), Kirolak ¿ongille ala kaltegarri? (1927), Kepa Deunaren ollaskoak (1956) eta Kozko Muñoa (1957). Lan ugari utzi zuen argitara gabe.
- zinkatu, zinka(tu), zinkatzen
- zinki
- zinklido
- zinkulineria
- zinkulin-minkulin
- Zinkunegi Arruti, Jose
- zinkuri
- zinkurin
- zinkurinka
- Zinnemann, Fred
- zinopa