zinklido
izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 14-19 cm luze izaten dira. Kolore ilunekoak dira, baina badituzte zurigune handiak ere, papar-sabeletan batez ere. Hegoak eta isatsa laburrak dituzte. Paseriformeetan uretarako hobekien egokiturik daudenak zinklidoak dira; ez dute, hala ere, igeri-oinik. Zinklidoen familiako txoririk ezagunena ur-zozoa da.