Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zineas

(Gr. Kineas). Tesaliar politikaria (K.a. 277. urtean hila). Pirroren ministroa izan zen. Hizlari trebea zen; bere garaikideek Demostenesekin konparatu zuten. Herakleako guduaren ondoren, Erromara igorri zuten, bakea egin zezan. Senatuaren aurrean hitz egin zuen eta bakea eskaini zuen Italian zeuden greziarren askatasunaren truke, baina ez zuen bakea lortu. Pirrori aholkatu zion ez zitzala osteak Italiara bidal.