Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zinbriar

(Lat. Cimbri). iz. eta izlag. Elba ibaiaren ezkerraldean finkatu zen antzinako germaniar herria. Historian aurreneko aldiz K.a. 115. urtean aipatzen dira zinbriarrak. Teutoiekin batera, Germania osoa zeltei hartzen saiatu ziren. Ez zuten lortu, eta Danubioaren arroan behera jarraitu zuten. Garaipen batzuen ondoren, Noreia (Neumarkt, Estiria) hiri zeltari setio jarri zioten. Hiri horretatik hurbil Papirio Carbo Erromako kontsula garaitu zuten (113). Mendebalera jarraitu zuten eta helvetiarrekin harremanetan jarri. Haiekin elkar hartuta, Galian sartu ziren, eta, gaur egungo Belgika izan ezik, osorik menderatu zuten. Hainbat gudutan erromatarrak garaitu ondoren, Hispania aldera jo zuten, baina han zeltiberiarrek garaitu zituzten. Hori zela eta, Mario Afrikatik itzuli eta haien kontra borrokatu zen; teutoiak Aix-en zapaldu zituen (102) eta zinbriarrak Vercellin (101).