Zilahy, Lajos
Hungariako idazlea (Nagyszalonta, 1891 - Novi Sad, Jugoslavia, 1974). Budapesten zuzenbide ikasketak egin eta gero prentsan idazten hasi zen, eta aldi berean eleberriak sortzen hasi zen. Mundu Gerra bien artean idatzitako eleberri batzuk best-seller izan ziren mundu guztian. Eleberri horietan burgesiaren eta aristokraziaren kezkak agerian jartzen zituen, ironia arinez. 1947an Estatu Batuetara alde egin zuen eta zenbait antzerki bertan antzeztarazi zituen. Halaber, Zilahyren obra batzuk zinemara aldatu ziren. Eleberri nagusietariko batzuk: A Két Fogoly (1931, Bi preso); A Dühödt Angyal (1953, Aingerua haserre); A Fegyverek Visszanéznek (1936, Armak atzera begira); A Szökevény (1930, Desertorea).
- zikonido
- zikoniforme
- Zikuńaga
- zil izan
- zil
- Zilahy, Lajos
- zilar
- zilar-arrain
- zilarbizi
- zilargile
- zilargin