Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zikoniforme

izond. Zool. Neornitoen azpiklaseko izen bereko ordenako hegaztiez esaten da. Gorputz motz samarra izaten dute, burua erdiko tamainakoa, baina mokoa eta lepoa oso luzeak. Hegoak biribilak eta luzeak dituzte, isatsa laburra eta hanketako aurrerako hiru behatzak larruazalez elkarri erantsiak. Sei familia biltzen dira ordena honetan; horietan ezagunenak ardeidoak eta zikoniidoak dira; hegazti motetan, berriz, koartza eta amiamokoa.