ziklamen
iz. Bot. Primulazeoen familiako landarea (Cyclamen persicum). Belar landarea da, mordoan hazten dena. Bihotz itxurako hosto zabalak izaten ditu. Lorea, gorria, arrosa edo zuria izan dezake; lore-hostoak txortenaren aldera itzuliak izaten ditu. Berez, Palestinan, Zipren, Kretan eta Rodasen hazten da.