iz. Kim. Industrian erabiltzen den gozagarria (sodio edo kaltzio ziklamatoa), azukrea baino hogeita hamar bider ahaltsuagoa, eta hura ez bezala beroarekin egonkorra dena. 1969 arte erabili zen gozagarri gisa; urte horretan, minbizi eragilea zelakoan, baztertu egin baitzen.