Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zelestino Va, santua

Santu eta Aita Santua (Isernia, 1209 inguruan - Ferentino, 1296). Beneditarra zen, baina ermitau egin zen Abruzzi mendietan. Zelestindarren ordena sortu zuen. Larogei urtetik gora zituen Aita Santu aukeratu zutenean, 1294an. Elizaren krisialdiari (bi urte Aita Santurik gabe) irtenbide bat emateko onartu zuen kargua. Elizaren administrazioari jaramon gutxi egin zion, Aita Santuak bere aszetika eginkizuna eragozten zuela uste baitzuen. Kardinalak alde batera utzirik, Napoliko erregeren mende jokatu zuen. Bere ordenako ermitauen eta frantziskotar espiritualen alde egin zuen. Jokabide horien ondorioz izan ziren liskarrengatik Aita Santu kargua utzi zuen.