Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zelesta

iz. Mus. Altzairuzko xafla sorta batez egina dagoen perkusiozko musika tresna, 1886. urtean asmatua. Xafla bakoitzak zurezko erresonantzia kaxa bat izaten du itsatsia, eta pianoaren antzeko teklatu bati lotuta dauden mailu batzuei esker jotzen da. Kanpaiaren antzeko hotsa du. Txaikovskik, Bartokek eta Mahlerrek erabili zuten beren lanetan. Gaur egun oso erabilia da.