Zaria
Nigeriako hiria, Kadura estatuan, Kubami ibaiaren ondoan. 267.000 biztanle (1982). 1536 inguruan sortu zen hiria. Gerora Zazzau estatu hausaren hiriburua izan zen. Gaur egun nekazaritza produktuen merkataritza eta industria gune garrantzitsua da. Merkataritza eta kotoiaren industria dira ekonomia jarduera nagusiak. Unibertsitatea.