Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zaratiegi Zeligueta, Juan Antonio

Nafar militarra (Erriberri, 1804 - Utrera, 1869). 1821-23. urteetan Espainian ezarri zen konstituzioaren aurkako gatazkan erregearen alde borrokatu zen boluntario gisa. Lehenengo karlistadan Don Karlosen alde egin zuen, eta Zumalakarregirekin batera borrokatu zen. 1837an, zenbait gerra espedizio eta gudutako buru izan zen. Alabaina karlistekin arazo batzuk izan zituen eta epaitu ondoren gartzeleratua izan zen. Gartzelatik irten zuenean, ordea, karlisten alde jarri zen atzera, eta Don Karlosen laguntzaile izendatu zuten. Bergarako hitzarmenaren ondoren (1839) Frantziara ihes egin zuen harekin batera. Isabel II.ak 1849an amnistia eman zuenean, Espainiara itzuli eta gerra karlistetan zuen maila bera eskuratu zuen. 1868an Goardia Zibileko zuzendari nagusi izendatu zuten. 1869ko Iraultzaren ondoren, Isabel II.a erregetzatik kendu zutenean, Don Karlosen alde egin zuen berriro. Liburu bat idatzi zuen: Vida y hechos de Don Tomás de Zumalacárregui.