zapoteka
iz. eta izond. Mexikoko izen bereko herri indiarreko kidea. IV. mendean Oaxakako estatuaren hegoaldean hartu zuten bizitokia. Nekazaritzatik bizi ziren. Haien erlijioak herioaren gurtzea zuen oinarri, gorde diren arte arrastoek garbi uzten dutenez. Toltekek mendean hartu zituzten XIII. mende inguruan. Mixtekek haien lurretatik egotzi zituzten, eta geroenean, aztekek bereganatu zituzten lur haiek. Zapoteken aztarnategi nagusia Monte Alban-en dago.