Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zaporojie

(Antzina Aleksandrovsk). Ukrainako hiria, izen bereko eskualdearen hiriburua. Eskualdeak 27.200 km2 eta 1.762.000 biztanle ditu eta hiriburuak 875.000 biztanle. Portu garrantzitsua du Dnieper ibaiaren ertzean, Dnieproghes-ko urtegi handitik hurbil. Industria jarduera handia du, metalurgian batez ere (burdina eta aluminioa). Transformadore fabrika garrantzitsua du.