Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zapote

iz. Bot. Erdialdeko Amerikako eta Hego Ameriketako iparraldeko hainbat zuhaitzen izena, bereziki sapotazeoen familiako Achras zapota motarena. Achras zapota zuhaitz mota 10 m inguru luze egiten da. Zur zuri samurra izaten du. Hostoak ereinotzaren antzekoak, iraunkorrak eta txandaka antolatuak ditu; loreak, hostoen oinean kokatuak, eta kolorez gorrixkak, eta fruitua gerezi baten itxurakoa, hura baino handiagoa, azal marroixka eta mami hori iluna duena. Achras zapotea Hego Ameriketakoa da berez. || Delako zuhaitzaren fruitua, oso ahogozo onekoa.