Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zamacola, Juan Antonio

Bizkaiko eskribaua eta historialaria, Simon Bernardoren anaia (Dima, 1758 - ?). Bizkaiko Liburutegi eta Argitaldarietarako Epaitegiko eskribau izan zen, herrialdekoa izateaz gainera. Madrilen bizi zen Napoleonen inbasioa gertatu zenean eta bere karguak betetzen jarraitu zuen Jose I.aren garaian. Frantsesek alde egin zutenean Frantziako Auch-era erbesteratu zen. Llorenteri aurre egiten saiatu zen eta Historia de las Naciones Vascas de una y otra parte del Pirineo septentrional y costas del mar cantábrico obra argitaratu zuen, 1818. urtean Auchen. Obra horretan euskal erakundeen antzinatasuna eta Bizkaiko Jaunek Gaztelako Erregeei buruz zuten independentzia azpimarratzen zuen. A. Oihenarten Notitia utriusque Vasconiae-ren ondotik Euskal Herri osoaren historia idazten saiatu zen bigarren idazlea da.