Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zamacois Zabala, Eduardo

Bizkaiko margolaria (Bilbo, 1841 - Madril, 1878). Madrilen eta Parisen egin zituen margolaritzako ikasketak. Meissonier frantses margolari handiaren ikasle izan zen Parisen. Sari ugari jaso zituen urte haietan Parisen egindako erakusketetan (1862, 1864, 1866, 1870). El guarda campestre koadroa erosi zion 1872. urtean Charles Dickens eleberrigile ingelesak, eta handik bi urtera Ohorezko Legioko dominaz saritu zuen Frantziako gobernuak. 1875. urtean, gaixo, Madrila joan zen eta handik lau obra bidali zituen Parisko Erakusketa Unibertsalean ikusgai jartzeko (1877). Margolan nagusiak: La desesperación, Un violinista, Una visita, Oficiales de guardia, Un recuerdo, Ultimos momentos de Cervantes, Los quintos, Los limosneros, ¡A la patria!, Cuidado que te ven, La primera espera, Episodio de la guerra de la Independencia, Bufones del siglo XVI, La educación de un príncipe, Visita inoportuna, El amor platónico, Jaque y mate, El guarda campestre, Autorretrato, El favorito del rey, Retrato de Mme. Stewarts eta Reverencia al Rey.