Zama
Afrikako iparraldeko antzinako hiria, gaur egun Tunisia den lurraldean zegoena. Eszipio Afrikarra Zaman nagusitu zitzaion Hanibali Kartagoko bigarren gerrako azkeneko guduan (K.a. 202). Garaipen horren ondorioz, Kartagok Erromari Hispania, gudu ontzi gehienak eta 50 urteko bake zerga ordaindu behar izan zizkion.