Zabaleta Zabaleta, Patxi
Nafar idazlea eta politikaria (Leitza, 1947). Zuzenbide eta Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen. Legegizona da lanbidez. Euskaltzain osoa 1987az geroztik. Iruñeko Arturo Kanpion euskaltegiaren sortzaile izan zen, eta zuzendari 1968 eta 1973 bitartean. Herri Batasunako eta Euskal Herritarrokeko kide izan zen, baina Euskal Herritarroken egitura ofizialak ETAren indarkieriaren aurrean zuen jarrerarekin bat ez etorririk, Aralar alderdia sortu zuen 2001ean. Iruñeko zinegotzi eta Nafarroako legebiltzarkide izan da hainbat legealditan. Bereak dira Nafarroako azken mariskala (1991) antzerki-lana, Julian Gaiarre (1983) biografia, Euskomunia ala Zoroastoren artalde (1977) narrazioa, Zorion baten zainak (1972) eta Ezten gorriak (1975) poesia-liburuak, eta Ukoreka (1994), Badena dena da (1995), Arian ari (1996), Errolanen harria (1998) eta Eneko Aritzaren hilobia (2005) eleberriak.