Zabaleta Urkiola, Iñaki
Nafar kazetari, idazle eta irakaslea (Leitza, 1952). Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. 1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez. Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereak dira Bertsoen ezpata (1979) eta Eskuaren fereka (1979, Xalbador saria) poesia-lburuak, 110 Street-eko geltokia (1985) eta Carloyn Meyer dantzaria (1986, Ignacio Aldecoa saria) narrazioak, eta Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005) saiakera, besteak beste. Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994), Innovaciones tecnológicas en radio y televisión (1993), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea (2002), eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.