Zabaleta Kortaberria, Pedro Martin
Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Legazpi, 1942). Jesus Mariren anaia. Arantzazu, foruan eta Erriberrin egin zituen eliz ikasketak, eta, gero, Friburgon eta Erroman osatu zituen. Yakin aldizkariaren zuzendari izan zen 1964-1967 bitartean. Egan, Zeruko Argia, El Diario Vasco, Senez eta Olerti agerkarietan argitaratu ditu lanik aipagarrienak. Zabaletarenak dira: Zurubi luzea (1989), Lastozko zubia (1986), Bi poema t’erdi (1990), olerki-liburuak, eta horiek denak biltzen dituen Bigarren bizitza (1995) izenburuko bilduma. Itzulpen ugari egin ditu, alemanetik euskarara batez ere: Estepako otsoa (H. Hesse), Katharina Blumen ohore galdua (H. Böll), Ateismoa kristautasunean (E. Block), Hareetako gizona (E.T.A. Hoffmann), Amerikarik ez dago (P. Bichsel), Gabon, panpinatxo (Heidi Hassenmüller) eta Idazki hautatuak (G.E. Lessing), besteak beste.