Zabala Etxeberria, Alfonso Maria
Gipuzkoar idazlea (Ezkio, 1847 - Hernani, 1919). Gasteizko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren Hondarribian, Zegaman, Donostian eta Hernanin izan zen apaiz. Alderdi integristako kide baitzen, gazteria integristak eskatuta zenbait komedia idatzi zuen. Obra nagusiak: Ondarrabi-ko Ama Guadalupekoaren kondaira (1882), Gabon gau bat (1887), Apari merke (1911), Periyaren zalapartak (1911), Jauregierrotako astoa (bakar-hizketa, 1912), Urruti-izketa (1918) eta Melitona’ren bi senarrak (1918). 1962an, Antonio Zavalak haren komedia eta ipuin batzuk bildu eta Gabon gau bat eta beste ipui asko izenburupean argitaratu zituen.
- Zab Handia
- Zab Txikia
- zabal
- Zabal
- Zabala Alcíbar, Federico
- Zabala Etxeberria, Alfonso Maria
- Zabala, Bruno Mauricio de
- Zabala, Carlos
- Zabala Artetxe, Juan Luis
- Zabala, Juan Mateo
- Zabala, Pedro