Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yakintza

1933an, Gipuzkoako Aldundian, Euskaltzaleak elkartearen babespean, sortu zen euskal kultura aldizkaria. Euskaraz eta gaztelaniaz ateratzen zen, bi hilabetez behin. Jose Ariztimuńo «Aitzol» izan zen zuzendaria. Hogeita bat ale atera ziren; 1936ko maiatz-ekainekoa izan zen azkena. Gerra aurreko Errenazimentu mugimenduaren aldizkaria izan zen.