Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ximenotarren dinastia

Nafarroako bigarren errege dinastia, X.-XIII. mendeetan agindu zuena (905-1234), enekotarren ondoren eta Champagneko etxe frantsesaren aurretik. Antso I.a Gartzeiz (905-925) izan zen lehen ximenotar erregea, eta Antso VII.a Azkarra azkena (1194-1234). Jatorriz Deierri aldekoak ziren arren, Oibar-Zangoza-Leiren kokatuak ziren ximenotarrak IX. mendean.