xeromorfiko
izond. Biol. Lurrunketaren edo beste arrazoi batzuen ondorioz ur gehiegi galtzea galarazten duten edo galtzen den ur kopurua murrizteko egitura aldaketak egiteko eta moldatzeko ahalmena duten landareez esaten da. Gehienetan hostoetan edo zurtoinetan gertatzen dira egokitzapen xeromorfikoak (hostoak erortzea, hostoak arantza bihurtzea, epidermisaren kanpoaldeko geruza loditzea, etab).
- xerofilo
- xerofito
- xeroftalmia
- xerografia
- xeromorfia
- xeromorfiko
- xerosi
- xerra
- xerraka
- xerrama
- xerri