xerografia
iz. Agiri, testu, irudi eta abarren kopia egiteko prozedura, 1938an asmatua. Xerografiaren bi oinarri nagusiak fotoeroamena eta zeinu desberdineko karga elektrikoa duten bi gorputzen erakarpena dira. Kamera ilun baten bidez irudia xafla berezi batean jasotzen da eta xafla horretako gune beltz edo grisetan hauts koloremailea finkatzen da; ondoren, lurrun berezien eta izpi infragorrien beroaren bidez gainalde trinkoetan (paperean, altzairuan, etab.) finkatzen da xaflako irudia.