xerofito
iz. eta izond. Bot. Ingurune lehorrean bizi den landarea, lehorte luzeetan, basamortuan adibidez, irauteko gauza dena. Batzuk euri sasoi laburretako ura jaso eta barnean gordetzeko gauza dira, lurretik ura lortu ezin den garaian erabiltzeko, eta ur gutxi galtzen dute (kaktusak adibidez): beste batzuk, berriz, erdi ihartuta egon ondoren, berriz ere onera etortzeko gaitasuna dute (basamortuko zuhaixka batzuek, adibidez).