Xenakis, Iannis
Greziar musikagilea eta arkitektoa, Errumanian jaioa (Braila, 1922). Ingeniari ikasketak egin ondoren, 1947. urtean Parisa jo zuen eta Honegger eta Milhaud-ekin ikasi zuen. Geroago, Messiaen-ekin ikasi zuen eta ondoren, Scherchen-ekin, Suitzan. Le Corbusier-ekin lan egin zuen hamabi urtez. 1966. urtean Parisko Musika Matematiko eta Automatizatuaren Eskola zabaldu zuen. Konputagailuekin eta teknika matematikoekin lan egin izan du. Eragina izan du batez ere poloniar eta japoniar eskola berrietan. Lan aipagarriak ditu: Metastaseis (1954); Pithoprakta (1956); Stratégie (1962); Akrata (1965); Terretektorch (1966); Eonta (1964); St/4 (1966). Musikari buruzko idatziak argitaratu ditu.