Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Xemein

Bizkaiko ipar-ekialdeko udalerri ohia, egun, Markinarekin batean, Markina-Xemeingo udalerria osatzen duena (Markina-Ondarroa). Markina-Xemeingo herriburua da eta 3.150 biztanle ditu. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 95. Nekazaritza (bazkarako landareak, artoa, patata, barazkiak, behi, zerri eta ardi azienda) eta industria (janari industria, papergintza, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira Andre Mariaren Jasokunde eliza gotiko Errenazimentukoa, 1746. urtean eraberritutako San Pedro Barinagako eliza, San Inazio Loiolakoaren eliza, XVI. mendeko Andre Maria Elurretakoaren ermita, XI-XIII. mendeetako San Migel Arretxinagako ermita (XVIII. mendean eraberritua), Plaza eta Ubillako dorretxeak eta Murgatarren eta Gaytan de Ayalatarren jauregiak (XVIII. m.). v Historia. Markinako elizatea izan zen 1952. urtean harekin bat egin eta Markina-Xemeingo udalerria osatu zuen arte.