Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Winnipeg

Kanadako erdialdeko aintzira, Manitobako probintziaren hego-erdialdean. 217 m-ko garaieran dago eta 24.390 km2 ditu. Sascatchewan, Red eta Winnipeg ibaien iturburua da. Nelson ibaiak alderik alde igarotzen du aintzira iparraldetik, Hudson badian itsasoratu baino lehen.