Windsor
Kanadako erdi-hegoaldeko hiria eta ibai portua, Essex konderriko hiriburua, Ontarioko probintziaren hegoaldean, Detroit ibaiaren ertzean, Detroit-eko hiriaren (Estatu Batuak) parez pare. 193.111 biztanle (248.000 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Tunel batek eta Ambassadeur zubiak lotzen ditu Windsor eta Detroit-eko hiriak. Nekazaritza gaien merkataritza (fruitu arbolak, barazkiak, artoa, laboreak, patata, tabakoa) eta industria (automobilgintza, janari industria, kimika industria, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, metalurgia, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.