Wigman, Mary
Alemaniar dantzaria eta koreografoa (Hannover, 1886 - Berlin, 1973). Émile Jacques-Dalcroze-ren eta Rudolf Laban-en ikasle izan zen. Aurkezpena 1914. urtean egin bazuen ere, Lehenengo Mundu Gerraren ondoren hasi zen lan berritzailea egiten. Europa erdialdeko dantzan eragin handia izan zuen, eta, hari esker, dantzaren ibilbidea eta egoera guztiz aldatu zen. Ikasle ospetsuak izan zituen, M. Wallmann eta Hanya Holm, besteak beste. 1931. urtean Wigman eskola zabaldu zen New York-en, 1936. urtean Hany Holm eskola bihurtu zena, Holm-en zuzendaritzapean. Wigmanen lan aipagarrienak izan ziren: The Seven Dances of Life (1918), Totenmal (1930) eta Gluck-en Orpheus and Eurydice (1947) opera osoa.