Vysotsky, Vladimir
Errusiar antzezle, idazle eta abeslaria (Mosku, 1938 - Mosku, 1980). Satira politiko eta sozialak egin zituen batez ere, sobietar gizarteari buruzko jarrera ironiko eta kritikoa azaltzen dituztenak. 1960an antzezle profesional bihurtu zen eta antzerkirako lanez gainera hogeita sei film egin zituen. Hala ere, idatzi zituen olerki eta abestiengatik da batez ere ezaguna; ehunka olerki eta abesti idatzi zituen eta antzerki eta zinemarako musika ere idatzi zuen. Bere jarrera kritikoa zela eta, gobernuak ez zituen haren lanak ezagutzera eman eta ezkutuko eta legez kanpoko grabazio, agerraldi eta abarri esker egin zen ezagun.