Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vulgata

Erdi Aroaz geroztik San Jeronimok egin zuen Liburu Santuen latinezko itzulpenari ematen zaion izena. 1546. urteko Trentoko kontzilioak, vetus et vulgata editus izenburupean, benetakotzat hartu zuen erlijio jarduetarako, baina testua egokitu beharra zela ere azaldu zuen. Testu berria, neke askoren ondoren, 1592. urtean argitaratu zuten (editio Sixto-Clementina), Klemente VII.a Aita Santu zela. Itun Zaharreko testuen argitaraldi kritiko berria plazaratu zen 1926. urtean Aita Santuak aginduta.