Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Virunga

edo Mfumbiro. Afrikako erdialdeko mendialdea, hegoaldetik Kivu aintzirak eta iparraldetik Eduardo aintzirak mugatua, Zaire, Ruanda eta Uganda herrialdeek elkarrekin muga egiten duten lekuan. Zenbait sumendi pizturik ditu; Karisimbi da garaiena (4.507 m). Izen bereko parke nazionala aurkitzen da bertan. v Virunga parkea. Ruwenzori eta Rirunga mendiak hartzen ditu. Elefanteak, bufaloak, antilopeak, lehoiak eta gorilak dira piztiarik ugarienak.