Vinnitsa
Ukrainako hiria, Yuzny Bug ibaiaren ondoan, izen bereko probintziako hiriburua. 375.000 biztanle (1986). 1363an sortu zuen Lituaniako Algirdas printzeak. Tartariarrek behin baino gehiagotan hartu zuten; 1793an Errusiaren mende geratu zen. Nekazaritza eskualde aberats bateko merkatu hiria da. Janari industria eta nekazaritzarako makineria dira industria jarduera nagusiak.