Viñas, David
Argentinar eleberrigilea (Buenos Aires, 1929). Literatura irakasle izan zen eta Contorno literatura aldizkariaren zuzendari kidea. Eleberrigilea eta ipuingilea da. Bere narrazioak bukaera sendokoak direlako eta peronismoaren aurkari baten balio etikoak agerian uzten dituztelako bereizten dira. Obra zabala du, eta sarritan saritua: Cayó sobre su rostro (1955) Gerchunoff Saria irabazitakoa; El desconocido (1956, Ezezaguna), Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Saria; Un dios cotidiano (1957, Eguneroko jainko bat), Kraft saria; Los dueños de la tierra (1958, Lurraren jabeak), Argentinako Idazle Elkartearen Saria.