Villars, Claude-Louis-Hector
Frantses militarra eta diplomatikoa (Moulins, 1653 - Turin, 1734). 1698an Vienako enbaxadore izendatu zuten. Espainiako Erregetzarako Gerran egin zen ezagun eta han lortutako garaipenei esker mariskal izendatu zuten. Luis XIV.ak Alemaniako frantses osteetako buru izendatu zuen eta Villarsek garaipena lortu zuen Höchstädt-en. Frantziako hegoaldean aritu zen eta Alpeetako eta Flandesko gudarosteen buruzagi izan zen, baina haren garaipen nagusia 1712an Delain-en lortutakoa izan zen; garrantzi handiko garaipena izan zen, hari esker Frantziak egoera erosoagoan egin ahal izan baitzien aurre Burujabetasunerako gerraren bake hitzarmenei. Rastatteko hitzarmenean parte hartu zuen, Luis XV.aren Erregeordetzaren kontseiluko eta gerra kontseiluko kide izan zen, eta, Italiako guduetan, Milanerria eta Mantua menderatu zituen.