Villarreal y Ruiz de Alegría, Bruno de
Arabar militar karlista (Larrea, 1801 - Gasteiz, 1860). Hogei urte zituenean gudarostean sartu zen eta handik gutxira, Burundan eta Logroñon borrokatu ondoren, kapitain egin zuten. Nazarren, Azarten, Muruartederretan, Lizarran eta Altsasun lortu zituen garaipenei esker koronel egin zuten eta 1834an Arabako komandante nagusi izendatu zuten lehenik eta brigadako jeneral ondoren. Bilboko lehen setioan parte hartu ondoren mariskal egin zuten. 1836. urtean Fernández de Córdoba jeneral liberala garaitu zuen Jurramendin eta 1836. urteko Arlabango guduan ihes egitera behartu zituen gudaroste liberalak. Urte berean Bilbori eraso zion baina urriaren 26an liberalak nagusitu zitzaizkion. Karlos erregegaiaren laguntzailea izan zen eta Bergarako Ituna sinatu zenean Bordelera erbesteratu zen.
- Villar, El
- Villard de Honnecourt
- Villaro
- Villarreal de Alava
- Villarreal de Urrechua
- Villarreal y Ruiz de Alegría, Bruno de
- Villarreal, Juantxo
- Villars, Claude-Louis-Hector
- Villasante Kortabitarte, Luis
- Villasol, Carlos
- Villatuerta