Verrazano, Giovanni da
Italiar itsasgizona eta konkistatzailea (Greve, Florentzia, 1485 - Brasil, 1528). Frantzisko I.a Frantziako erregearen aginduetara zegoela Ameriketako iparraldeko kostaldeak arakatu zituen Indiara igarotzeko bidea aurkitu nahian. 1523an itsasoratu zen eta, 1524ko martxoan, gaur egungo New Yorkeko badiara iritsi zen. Hudson ibaian gora Eskozia Berrirainokoa esploratu zuen. 1525. urtean itzuli zen Parisa, eta 1527an Brasilera abiatu zen. Verrazanok Frantzisko I.ari igorritako gutunak gorde dira.