Van der Waals, Johannes Diderik
Holandar fisikaria (Leiden, 1837 - Amsterdam, 1923). Jariakinen teoria zinetikoa eta haren izena duen ekuazioa (gasen presioa eta bolumena elkarrekin lotzen dituena) proposatu zituen. Garrantzi handiko ikerketak egin zituen termodinamikan. Obra nagusiak: Isurkari eta gas egoeren jarraitasuna (1873), Egoera ekuazioak, Termodinamikaz. 1910ean Fisikako Nobel saria irabazi zuen. v Van der Waalsen indarrak. Elektrikoki neutro diren molekulen artean sortzen diren erakarmen indarrak. Gasetan, isurkari eta kristal ioitu gabeetan gaiaren kohesioa eragiten dute; azaleko tentsioa eta absortzioa ere eragiten dute. Hurbileko indarrak dira, eta molekula arteko distantziaren zazpigarren berreduraren alderantzizkoaren arabera aldatzen dira.